Newsletter

Martxoak 2013ko BeWelcome-eko berripapera

Kaixo %anonymous%, hauek dira BeWelcome-eko azken berriak: Kaixo %anonymous%, hauek dira BeWelcome-eko azken berriak: Garapeneko boluntarioen berriak

2013an egon diren software-aren 3 berrikuntzek hobekuntza onuragarri eta praktikoak ekarri dituzte. Agian hauetako aldaketa nagusietako bati erreparatu diozu dagoeneko, zerikusia duten taldeak. Hau da, talde baten kidea bazara (adib. Paris), kide zaren beste talde batekin (adib. Frantzia) elkarlotu ditzakezu. Arren, erabil ezazu ezaugarri hau ganoraz; galderaren bat izatekotan taldeko administratzailearengana jo ezazu. Beste aldaketa batek pribazitatea izan du helburu, askorentzat ezinbestekoa dena. Orain BeWelcome-eko foroan idazten dituzun mezuen ikusgarritasuna aukera dezakezu. Taldeetako mezuak taldearen baitan geratzea eta foroko mezu guztiak saioa hasi duten BeWelcome-eko kideentzat ikusgarri izatea lehenetsi da; jakina nahi izatekotan hau aldatu ahal izango duzu.

Batzuek egongo diren aldaketen plangintza argitaratzea eskatu diote garapen taldeari, foroetan eztabaidatutako berrikuntzak noiz espero behar dituzten jakiteko. Ezaugarri berri horiek garapen prozesuan daudela ona da, baina batzuek denbora gehiago behar izango dute.

  • Hurrengo software-aren bertsioa hizkuntzak izango ditu ikusmiran. Keinu-hizkuntzak gehituko dira eta hizkuntzen kudeaketa erraztuko da (adib. mintzatzen duzun baina idazten ez duzun hizkuntza bat aurkitzen).
  • Hurrengo gaia tokian tokiko arazoak izango dira, leku-bilaketa hobetuz eta ekintzak antolatzeko tresna bat garatuz.
  • Epe luzerako planak ere baditugu: webgune osoa plataforma berri batera aldatuko dugu. Honen bidez garatzaileek berrikuntzak arinago garatu ahal izango dituzte.

Deskonferentziak: ideia itzelak sortzen diren lekua

Merkataritza munduan esan omen denez, burutaziorik onenak atsedenaldi informaletan sortzen dira. Hau dela eta, konferentzia arrunten alde txarrak ekiditeko (tarifak ordaindu beharra, babestutako aurkezpenak eta gotik beherako antolakuntza), deskonferentziak sortu ziren, parte hartzaileen arteko bilera eredua jarraituz. Deskonferentzia batean agenda parte hartzaile guztien artean egiten da, eta edonork gai bat eztabaidatzeko txanda eska dezakenez, guztien aurrean hitzaldi ematen duen pertsona bakar baten ordez, bilera hauetan eztabaida irekiak egoten dira. (Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Deskonferentzia)

BeWelcome-ek kontzeptu hau hasiera hasieratik bereganatu zuen, eta lehenengo deskonferentzia urtarrilak 2007an antolatu zen. 2013rako deskonferentzia batzuk antolatzea aurreikusita dago, komunitaterako hobekuntza garrantzitsuetaz hitz egiteko eta BeWelcome-n etorkizunaz eztabaidatzeko.

Martxoak 1 eta 3 artean BeWelcome-eko kidea den guaka-k bere Bruselako etxean deskonferentzia bat antolatu zuen. Parte hartzaileek ziurtasunari, foro eta taldeen egiturari eta erabakiak hartzeko prozesuari buruz mintzatu ziren. Eztabaidatutakoaren laburpena BeWelcome-eko wikian aurki daitezke.

Hurrengo deskonferentzia Bamberg-en, Alemanian izango da, apirilak 6-tik 7-ra. Zehaztasunak 2013-ko 2. deskonferentziaren wikian aurki ditzazkezue, eta hor ere izena eman dezakezue.

BeWelcome-eko deskonferentzia bat zurean antolatu nahi baduzu, zure ideiak dagokion foroko gaian eman itzazu .

Erabakiak BeWelcome-en hartzen: gehitu ezazu zeure ahotsa!

BeWelcome harrera sare demokratiko bat bezala sortu zen. Hau da, gure kideei etorkizuneko garapenak eta funtsezko aldaketak demokratikoki erabakitzeko aukera eman nahi diegu. Uneko erabiak hartzeko tresna norantza honetan aurrerapausu bat bada ere, nahasketa eta frustrazioa eragin ditu, oso zaila baita praktikan jartzea. Hortaz, erabakiak hartzeko eta iradokizunak egiteko prozesu berri baterako iradokizun bat jarri da abian, prozesu, denbora-mugak, erantzunkizun eta tresna argiagoekin. BeWelcome-eko komunitateari garapenerako lehentasunak adierazteko tresna garrantzitsua dugu hau.

Mesedez, esaiguzu zer iruditzen zaizun, bai wikian zein foroko gai dedikatuan. Horrez gain, ordezko prozesu bat bururatzen bazaizu, foroan idatz ezazu. Foroan adostasun orokor bat ez badago, ziur esan daiteke BeWelcome-eko kide guztiek idei ezberdinen artean hautatzeko aukera izango dutela bozketa batean.

Dohaintza kanpaina arrakastasua: mila esker!Hasiera-orriko dohaintza-barra kendu berri dugu. Honen esanahia BeWelcome webgunea aktibo mantentzeko behar diren urteko 1.260€-ak lortu direla da.

Mila esker zuen dohaintzengatik! Zuen babesak ahalbidetzen digu webgunea inolako kanpoko dirurik edota iragarkiekin funtzionaraztea.

Dohaintzak nola erabiltzen direnen gaineko zehaztasunak ezagutu nahi badituzu, bisita ezazu gure finantzen orria.

Bolondresen jokabidekodea

BeWelcome bolondresek egiten duten lanaren ondorio da. Inork ez du dirurik jasotzen webgunerako egiten duen lanagatik, boluntarioek haien beta gehiena komunitate hau haz dadin laguntzen ematen dutelarik. Boluntarioak komunitate honen erdigunea dira, bai programazioan zein itzulgintzan edota foroetan ideia berriak eztabaidatuz, gainontzeko kideen zalantzak argituz...

Boluntarioak laguntzeko, bai haien artean zein gainontzeko kideekin harremanetan jartzerakoan, Bolondresen jokabide-kodea plazaratu dugu. Hau bolondresentzat lagungarri izango delakoan gaude, hau da, bolondresek dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko gida.

If members have an issue with a volunteer, they can contact the respective team coordinators or the Board of Directors.

BeVolunteer has a new home

BeWelcome is run by a non-profit organization called BeVolunteer, which in the past, was a concept difficult to understand, given that information about BeVolunteer could only be found on the BeWelcome wiki. We are happy to announce that everything you always wanted to know about BeVolunteer can now be found at www.bevolunteer.org.

Get active and update your profile

  • Update your profile: Give other members the chance to get a first impression of yourself by adding a profile picture and fleshing out your profile.
  • Invite friends to BeWelcome
  • Join or start a BeWelcome group: If no group for your region or interests exists, you can create your own and invite others to join.
  • Spread the word: We have some active members spreading the word in social networks. If you want to join and promote BeWelcome among your contacts and also get updates about the website, you can follow our Facebook and Twitter accounts.

Use BeWelcome actively for great times, travel and wonderful hospitality experiences.